Skip to main content

GAZTE KIROLA
DBHko ikasleei zuzenduta

Multikirol eskaintzaren jarraipen bat da eta ongi pasa eta osasuntsu mantentzeko jarduerak egiteaz gain, harreman berriak egiteko esparru aproposa sortuko da. Herriko gainerako kirol eskaintzan gustoko jarduerarik ez dutenentzat edo haietan parte hartu arren, lagunartean antolatutako jardueraren bat egin nahi duenarentzat aproposa.

Aukera honek etorkizunean ere jarduera fisikoa egiteko tresnak eskainiko ditu. Herrian nahiz bailaran dauden aukera desberdinak probatuko dituzte, klubekin, Kirol Patronatuarekin, nahiz bestelako eskaintza pribatuekin elkarlanean, hauek eskaintzen dituzten jardueretan parte hartuz.

Halaber, inguruetako lekuak eta instalazioak ezagutu, eta hauetan jarduera fisikoa modu egoki eta osasuntsu batean egiteko baliabideak ere eskainiko dira, formakuntza teorikoekin osatu ahal izango direnak.

Gainera, zuzenean erlazionaturik dauden beste arlo batzuetako jakintzak ere jaso ahal izango dira, besteak beste, elikadura ohitura osasuntsuen inguruko azalpenak edo lehen sorospenen ingurukoak hala nola.

Hau guztia, metodologia parte hartzaile (erabakitzean eta praktikan) baten bitartez egingo da eta parte hartzaile gazteon interesen arabera antolatuko dira jarduerak.

AukerakEguna/IraupenaPrezioaIzen ematea eta informazioa

HEDATZE programa

Astearteak: 15:00-16:30

Urria, azaroa eta abendua

Doan

Ikastetxeko idazkaritzan

GKP programa

Asteazkenak: 18:30-20:00

Urritik-maiatzera

15€ hilean

Igerilekuan
Informazio gehiago:
azpeitiagaztekp@gmail.com
943813069


© Azpeitiko Eskola Kirola
azpeitiko-eskola-kirola-logoa
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari eta legezko eskubideei buruzko informazio guztia Pribatasuna Politikari buruzko gure orrian duzu.