Skip to main content

Eskola Kirol Festarekin emango zaio amaiera Multikirol ikasturteari

20. eta azken jardunaldia izango da larunbatekoa eta Azpeitiko Kiroldegian hainbat jarduera egingo dituzte Jolashezi eta Multikirol programetan aritu diren ikasle guztiek. 10:00etan hasiko dira alebinak jardunaldiarekin eta 10:30etan benjaminak eta 11:00etan aurrebenjaminak gehituko zaizkie.

Guztira 13 txoko egongo dira, bakoitzean jarduera mota batekin eta Sokaitz eskalada taldearen eta Gipuzkoako Beisbol Federazioaren laguntza izango dugu besteak beste. 12:30 inguruan amaituko da jardunaldia hamaiketakoa eta ikasturtean zehar osatu den sailkapeneko sariak banatuta.

Hurrengo astean zehar ohiko saioak izango dituzten arren, dagoeneko 2026-27 ikasturtea prestatzen hasita gaude eta astelehenean bertan irekiko da izen emate epea.


© Azpeitiko Eskola Kirola
azpeitiko-eskola-kirola-logoa
Pribatasun politika

Webgune honek cookieak erabiltzen ditu ahalik eta erabiltzaile-esperientzia onena eskaintzeko.

Cookie-ei buruzko informazioa zure nabigatzailean gordetzen da, eta zenbait funtzio betetzen ditu, hala nola gure webgunera itzultzen zarenean zu ezagutzea edo web orriko zer atal interesgarri eta erabilgarri topatzen dituzun ulertzen laguntzea.

Ez dugu inoiz informazio pertsonalik gordetzen.

Pribatutasunari eta legezko eskubideei buruzko informazio guztia Pribatasuna Politikari buruzko gure orrian duzu.